SOS Racismo/SOS Arrazakeria Gipuzkoa

SOS Racismo/SOS Arrazakeria Gipuzkoa 1993an sortu zen formalki, eta bere helburua edozein bazterkeriaren eta bereizkeriaren aurka egitea da, dela azalaren koloreak eragina, dela jatorriak nahiz arrazoi kulturalek eragina, eta bai gizabanako mailan gertatzen bada, bai izaera kolektibo edo instituzionala baldin badu ere.

Gizaki guztientzako tolerantzia, errespetua eta ulermena eskatzen ditugu, zeinak pertsona guztien eskubide berdintasunean eta tratu berdinean gauzatzen diren. Dagoen kultura-aniztasuna gauza positibotzat daukagu, eta, hortaz, aldarrikatzen dugu gure gizartean bizi diren pertsona eta gizatalde guztiek eskubidea dutela euren kultura libreki garatzeko.

Gure apustua da bertakoen, immigrazioan etorritako pertsonen eta gutxiengo guztien artean harremanak eta elkartrukea sortarazteko ekintzak sustatzea.

.