Transiteus

 TRANSITEUS Euskal Herriko Unibertsitatearen  “Unibertsitate-Gizarte” (2019-2021) deialdiko ikerketa proiektu bat da, Gipuzkoako SOS Arrazakeriarekin elkarlanean sortua.

Migrazioaren diziplinarteko esparru teorikoan oinarriturik, gure helburua da gaur egun hegoaldeko mugatik Ipar Europara doazen migratzaileen errealitatea enpirikoki aztertzea. Hain zuzen, gai honek gaurkotasun erabatekoa du, eta Gipuzkoako SOS Arrazakeriaren eta beste elkarte askoren (Ongi Etorri Errefuxiatuak, CEAR, Gurutze gorria, etab.) egunerokotasunari eragiten dio. Gure ikerketan, migratzaileek dituzten oinarrizko eskubideen bermeak, gabeziak/urraketak eta hobekuntza posibleak aztertzen ditugu, analisi juridiko eta soziologikoa eginez.

Izan ere, behar-beharrezkoak dira errealitate sozial hau ulertzen eta erantzunak eta proposamenak eskaintzen lagunduko diguten ikerketak, bai mundu akademikoan, bai erakunde publikoetan, bai arartekotzan, eta baita giza erakundeetan ere.